Bertsolata arrakastatsua

0

Errege egunean eman zioten amaiera aurtengo Bertsolatari. Iraulio Panttalone Bertso Kabiyak antolatuta eta Hernaniko Udalaren laguntzarekin, punta-puntako bertsolariak izan ziren protagonista aurtengo egitarauan. Adin guztietako herritarrentzat antolatu zituzten saioak, eta balorazio positiboa egin dute antolatzaileek.

«Aurtengo egoera berezia izanagatik ere, arrakastatsua izan da ekimena», esan dute. Gainera, eskerrak eman nahi izan dizkiete ekitaldietara hurbildu ziren guztiei, eta adierazi dute segiko dutela «kultura eta bertsolaritza sustatzen».