“Akurio eta Elkano: 500 urte geroago” hitzaldi-zikloa Arrantzaleen Museoan

0

Bizkaiko Foru Aldundiko Arrantzaleen Museoak hitzaldi-ziklo bat egingo du “Akurio eta Elkano 151-1522. Bizkaitarrak Lehen Mundu Biran” erakusketaren testuinguruan.

1519 eta 1522 artean Magallanes-Elkanoren espedizioa itsaso ezezagunetatik sartu zen mendebalderantz nabigazio bide baten bila, Moluka uharteetara, Espezieen uharteetara.

Bidaia epiko horretan Magallanesek gaur egun bere izena daraman itsasartea aurkituko du, eta Juan Sebastian Elkanok hartuko du espedizioaren agintea portugaldarra hil ondoren. Elkano, bere kontramaisu leialarekin batera, Joan Akurio bermeotarra, penintsulara itzuli zen ontzi bakar batekin eta gizon sorta batekin, baina Munduko Lehen Itzulia edo Bira ematea lortu zuen. Premisa horrekin, Xabier Armendariz esploratzaile, nabigatzaile eta itsas dokumentalista eta historialariak hitzaldi-ziklo bat eskainiko du datozen hilabeteetan: lehenengoa urtarrilaren 21ean izango da: ‘Munduko Birako bizkaitarrak ‘; otsailaren 18an ‘Nabigazio astronomikoa‘ hitzaldia emango da eta martxoaren 18an: ‘Mairin Mitchell. Akurioren kronista ‘. Hitzaldi guztiak 18:30ean izango dira.