Hiru atxilotu Loiuko etxe batean lapurreta egiteagatik

0

Ertzainek 16 eta 17 urteko bi gazte atxilotu dituzte gaur, asteazkena, goizaldean, 15 urteko beste adingabe batekin batera, Loiuko etxe batean indarrez lapurreta egitea leporatuta. Gazteek, dirudienez, ate bat behartu dute etxean sartzeko, bertan bizi diren pertsonak lotan zeudela.

Goizaldeko lauak aldera, Loiuko etxe batetik Ertzaintzara deitu dute etxean lapurretan ari zirela uste zutela esanez, pertsona batzuen mugimendu-hotsak entzuten baitzituzten. Berriemailea geletako batean ezkutatuta zegoen.

Berehala joan dira adierazitako etxera herritarrak babesteko lanetan ari ziren patruilak, eta iritsi bezain laster ikusi dituzte mutil bat eta neska bat etxetik korrika irteten, eta harrapatu egin dituzte. Logeletako batean, ohe azpian ezkutatuta, hirugarren gazte bat aurkitu dute. Bi gizonezkoei hainbat bitxi, hala nola kateak eta zintzilikarioak, erloju bat, txanponak eta billeteak (gehienak pezetak eta atzerriko diruak) zituen diru-zorro bat eta urre koloreko bi erretilu aurkitu dizkiete, eta etxekoenak zirela egiaztatu dute.

Ate bat hautsita zegoela egiaztatu ondoren, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dituzte.