Bilbon atxilotu dute supermerkatu bateko kutxatik lapurtzeagatik

0

Ertzainek 32 urteko gizon bat atxilotu zuten ostiral arratsaldean, Bilbon, supermerkatu bateko kutxa erregistratzailetik billete-sorta batzuk lapurtzea leporatuta. Oinezko batek geldiarazi zuen establezimendutik ihesi zihoala.

Atzo arratsaldeko seiak aldera, Bilboko hirigunean zaintza-lanetan ari zen bertako Ertzain-etxeko herritarren babeserako patruila batek Iparragirre kalera iritsi zenean ikusi zuen hainbat pertsona lurrean etzanda zegoen gizon bat inguratzen ari zirela.

Une horretan laguntza eskatu zieten agenteei, eta hauek jakin ahal izan zuten lurrean etzanda zegoen gizonak lapurreta egin berri zuela inguruko supermerkatu batean. Dirudienez, supermerkatuko langile batek kutxa erregistratzailea ireki zuenean gizonak eskua sartu zuen eta hainbat billete-sorta hartuta ihes egin zuen. Oinezko batek, langilea gizonaren atzetik irten zela ikusi zuenean, establezimendutik metro gutxi batzuetara geldiarazi ahal izan zuen eta ihes egitea eragotzi zion.

Susmagarriari lapurtutako dirua, 500 eurotik gora, aurkitu zioten, eta atxilotu ondoren Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten zegozkion eginbideak betetzera, gero agintari judizialaren eskuetan uzteko.