Abiadura handiko internet Bizkaia osora eramateko lanak hasi ditu Aldundiak

0

Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, iragarri duenez, datorren astelehenean hasiko dira Interneterako abiadura handiko konexiorik ez duten eta eremu zurietan dauden Bizkaiko 7.621 atarietara (8.190 etxebizitza) zuntz optikoa zabaltzeko lanak. Eremu zuri horiek, Gai Ekonomikoetako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioak ematen duen definizioaren arabera, telefonia-operadoreek teknologia hori hedatzea aurreikusten ez duten abiadura handiko Interneteko estaldurarik gabeko guneak identifikatzen dituzte.

Mota horretako konexioak Bizkaiko etxebizitza eta negozio guztietara eramateko Foru Aldundiak hamar milioi euro inguruko inbertsioa egin du dirulaguntza baten bidez. Dirulaguntza horren bidez zuntz optikoa zabaltzeko beharrezkoak diren lanen kostuaren %90 ordaintzen da. Rementeriak azaldu duenez, lan horiek %100ean osatuko dira aurten Enkarterri, Arratia, Mungialdea eta Uribe Kosta eskualdeetan. Halaber, 2021ean Busturialdean eta Durangaldean zuntz optikoa zabaltzeko lanak hasiko dira, eta lan horiek guztiak 2022an bukatuko dira. Datorren urtean, halaber, zuntz optikoaren osatuko da Nerbioi-Ibaizabal, Lea Artibai, Txorierri, Meatzaldea eta Bilbo Handiko etxebizitza sakabanatu guztietan.

Guztira, 602 jarduketa-eremu dira, eta erantsitako mapan kontsulta daitezke.