Athletic Clubeko Estatutuaren Erreformari buruzko Galdetegi Orokorraren emaitzak

0

Athletic Clubeko 1.319 bazkidek Klubaren Estatutu Sozialak Eraberritzeko Proiektua idazteko Galdetegi Orokorra bete dute webguneko Txokotik.

Estatutuak Erreformatzeko Batzordeak aztertuko ditu orain emaitzak, eta datozen egunetan argitaratuko ditu klubaren webgune ofizialean, estatutuak erreformatzeko behin betiko proposamena idazteko. Galdetegiak Athletic Clubeko bazkideak gehien kezkatzen zituzten gaiak jasotzen zituen, maiatzean planteatutako lehen inkesta digitalaren eta iragan irailean bazkideekin egindako partaidetza-mahaien ondoren.

Batzordeak – Gorka Cubes eta Josu Arteta bazkideek (konpromisarioek aukeratuak), Ana Urquijok eta Aner Uriartek (Zuzendaritza Batzordeak izendatuak) eta Aitor Elizegik osatua – Partaidetza-mahaiak jarriko ditu berriz ere proiektua ixteko, eta bildutako informazioa partekatuko du azken proposamena idatzi aurretik.

Ordura arte, klubak bazkideen iradokizunak jasotzen jarraituko du, estatutos@athletic-club.eus helbide elektronikoan.