Jaurlaritzak Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate unitatearentzat helikoptero bat alokatuko du

0

Gobernu Kontseiluak, Lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak proposatuta, gaur eman du baimena Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatearentzat beste helikoptero bat alokatzeko kontratu-espedienteari hasiera emateko. Biturbina helikoptero bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko da datozen 6 urteotan:

2021 urtea:    240.000€

  • 2022 urtea: 2.880.000€
  • 2023 urtea: 2.880.000€
  • 2024 urtea: 2.880.000€
  • 2025 urtea: 2.880.000€
  • 2026 urtea: 2.640.000€

ZAINTZA ETA ERRESKATE UNITATEA

 Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea prestakuntza handia duten eta arrisku-egoerak gobernatzeko jakintzak dituzten Ertzaintzako 105 agentek osatutako lantaldea da. Unitateak Iurretan du egoitza, eta larrialdi-egoera konplexuetan daudenen erreskateaz eta salbamenduaz arduratzen da lehorretik, itsasotik edo airetik.

Iaz Unitate honek 215 erreskate-jarduketa egin zituen, eta horietatik 194 mendian.

EKIPAMENDUA

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak lehorreko, itsasoko eta aireko ibilgailuak ditu bere lana egiteko eta biziak salbatzeko, besteak beste, 9 itsasontzi, 2 helikoptero, lur orotako ibilgailuak, 13 drone, uretako ekipamendu profesionala, mendikoa, eskaladakoa, etab.