Marcelino: “Irabazteko jokatuko dugu”

0

Marcelino Garcia Toralek hedabideen galderei erantzun die bihar San Mamesen jokatuko den Levanteren aurkako Kopako finalerdietako joaneko norgehiagokaren atarian.

Entrenatzaile zuri-gorriak adierazi duenez, bere taldea bihar garaipenaren bila aterako da “Ez dut inoiz berdinketarik sinatzen; ez da gure pentsamoldea, ez jokalariena, ezta klub honena ere. Gure maila gorena lortzea nahi dut. Partida txukun bat egin behar dugu. Irabazteko pentsamoldearekin aterako gara. Ezin dugu kontzentrazioa galdu eta talde fidagarria izan behar dugu”.

Aldi berean, golik ez jasotzearen garrantzia azpimarratu du: “Atea hutsean mantentzeko gai izatea nahiko nuke. Kontrako golik gabe irabazten badugu, abantaila izango dugu itzuliko partidarako. Aurrerapauso handia litzateke. Oreka mantentzea erabakigarria izango da. Atea hutsean mantenduko bagenu, albiste ona izango litzateke”.

Biharko aurkariaren zailtasunaz ohartarazi du: “Errespetuz, umiltasunez eta zailtasun handienaz jabetuta ekingo diogu norgehiagokari. Bolada onean dagoen talde bati egingo diogu aurre, urtarrilaren 6tik galtzen ez duen talde bati. Oso talde ausarta da, kontraeraso bikaina egiten du. Erabaki azkarrak hartzera behartuko gaituzte”.