Reto Iberdrolako filialen partida atzeratuta COVID-19agatik

0

Gaur, Athletic Clubek Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Epailearen ebazpenaren berri izan du, eta horren arabera, igande honetan, otsailak 14, Reto Iberdrolako Ipar Multzoaren FC Bartzelona “B” eta Athletic Club “B” taldeek Bartzelonan jokatu behar zuten norgehiagoka atzeratu egin da.

Talde gorri-urdinak ziurtagiri mediko baten bidez jakinarazi dio Espainiako Futbol Federazioari COVID-19aren emaitza positiboak eman dituztela hiru jokalari eta talde teknikoaren pertsona batek. Gainera, taldeko gainerako kideak berrogeialdian egon beharko dira. Hori guztia dela eta, Reto Iberdrolaren 16. jardunaldiko bi taldeen arteko partida data berri batera atzeratuko da, eta laster zehaztuko du Espainiako Futbol Federazioak.