Ideia batetik abiatuta enpresa bat sortzeko formakuntza eskainiko da Azpeitian

0
Enpresa bat sortzeko ideia edota proiekturen bat duen eta horren inguruko aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago. Formazioan, ekintzaileak negozio bat irekitzerako garaian eman behar diren pausoak ezagutzeaz gain, enpresa kudeatzeko nozioak bereganatuko ditu. Formakuntza martxoa-apirila arten hasiko da. Izen emateko edota informazio gehiagorako Iraurgi Berritzenekin jarri behar da harremanetan: telefonoz 688 601 299 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus. Izena emateko eta informazio gehiagorako egin klik hemen.

Ikastaroa Lanzituz, lan sozietateak sortuz programaren baitakoa da eta langabetuen lan munduratzea sustatzen du, lan sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz.