Gaur goizean zabaldu du Barakaldoko Udalak jendearentzat Retuertoko auzoan dagoen Zubitxuetako haur parkea. Azken asteotan hobekuntza lanak egin dituzte instalazioetan, hala nola, lurzoru seguruagoa jartzea umeentzat edota jolas-elementu berriak eranstea; horien artean, mugikortasun murriztuko adingabeentzako zabu inklusibo bat.
Zehazki, gomazko lurra ordezkatuko dute beste berri batekin, erresistentzia handiagokoa, 44.789 euroko inbertsioa eginez. Horrez gainera, bi zabu-gune jarri dira, bata inklusiboa eta bestea, berriz, balantzina.
Jarduketa horren bidez burutu du Barakaldoko Udalak hiriko haur-parkeetako lurzoruak berritu eta hainbat jolas-elementu jartzeko proiektua. Horrela, Kastrexana, Burtzeña, Gurutzeta, Retuerto eta erdiguneko auzoek eremu seguru eta modernoagoak dauzkate umeek goza dezaten.