Jolasleku berria Urrestillan

0
Urrestillako haurreskolako hezitzaile eta guraso elkartearekin elkarlanean, 0-3 urte arteko haurrentzako jolas parkea egokitu da eskola ondoan. Haurreskolako haurrek orain, eskola ordutegian beren garapenerako lagungarri izango den aire libreko espazio berri bat dute erabilgarri. Eskola ordun kanpo, berriz, erabilera publikoko gunea izango da. Udalak 15.716€ko inbertsioa egin du.

Haurreskolaren albo batean egokitu da eremua natur baliabide desberdinak erabiliz. “Hezitzaile eta gurasoak egin ziguten gune hori egokitzeko proposamena, eta haurren garapenerako eta ongizaterako egokia izango denez, egokitu egin da”, adierazi du Leire Goenaga hezkuntza zinegotziak. Haurreskolako hezitzaileak “gustura” dira aire librean udalak egokitutako espazio berriarekin. “Eguraldi ona hasi du, eta haurrentzat eta guretzat gune garrantzitsu bihurtu da segituan”, adierazi dute.

Haurreskolako orduz kanpo, erabilera publikoa izango duela ere azpimarratu dute. Horregatik eta 0-3 urte arteko haurrentzako gunea izanik erabilera egokia egin eta parkea denon artean zaintzeko eskatu diete herritarrei.