Hondakinak biltzeko %100 elektrikoa den kamioia proban da Azpeitian

0
Urola Erdiko Mankomunitatean Irizar e-mobility enpresaren hondakinak biltzeko kamioi elektrikoa probetan izan da eskualdean. % 100 elektrikoa den kamioia da eta Urola Erdiko Mankomunitaterari aurkeztu eta bere zonaldean probatzeko utzi dio «Irizar ie truck» delakoa.

Urola Erdiko mankomunitateak, gaur egun hondakinak biltzeko kamioiak alokatuak dira, eta ibilgailuak erostea pentsatzen ari da. Horretarako ibilgailu aukera desberdinak ezagutzen eta aztertzen ari da. Irizar e-mobility enpresaren ibilgailu elektrikoa eskualdean izateko aukera horren baitan sortu da. Hondakinen bilketarako garatutako ibilgailu honek ez du kutsadura atmosferiko edo akustikorik sortzen, eta horrek bultzatuta ekarri du mankomunitateak ibilgailua probetarako. Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakariak trantsizio ekologikorako ibilgailu elektrikoen garrantzia azpimarratu du: “Ibilgailuak erosteko aukerak aztertzen ari gara, eta ibilgailu interesgarriak iruditu zaizkigu. Izan ere, trantsizio energetikorako bidean, ibilgailu elektrikoak aukera egokia dira, kutsadura atmosferikorik eta akustikorik ez dutelako sortzen”. Kamioaren lehen probetan izan dira Bereziartuarekin batera Irizar e-mobilityko Hector Olabegogeaskoetxea eta Josu Letona.

Ibilgailuaren xehetasunak

Hondakinak biltzeari begira, 9 tona garraiatzeko ahalmena du kamioi honek.Txasisak 8,5 metroko luzera du. Kabinako sarrerak eskailera-maila bakarra du, eta horrek igarobide segurua ematen die gidariari eta laguntzaileei. Irizar ie truck-a gaur egungo merkatuan sarbiderik baxuena duen ibilgailuan da. Kabinak besaulki tolesgarriak eta zaborra biltzen duten langileen joan-etorria errazteko espazioak ditu. Zerbitzu bakoitzeko 200-250 aldiz igotzen eta jaisten dira kamioitik, eta 50 edo 200 metrotik behin gelditzen dira. Sarbidea erraztean, gerta daitezkeen lesioak eta istripuak murrizten dira, eta lanaldi azkarragoak eta seguruagoak bermatzen dira. Ikusmen-baldintza oso onak ere baditu, gidariaren eta laguntzaileen eserlekuaren behe-posizioari eta aurrealdeko eta alboetako beiren zabalerari esker, oinezkoak, txirrindulariak eta bide publikoko gainerako erabiltzaileak hobeto bereiztea ahalbidetuz

.