URAk birlandatze lanak egin ditu Gobela eta Lemotza ibaiertzetan

0

URA Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikia, Gobela eta Lemotzako ibilguetako ertzak landareztatu ditu Sopelatik igarotzean, espezie autoktonoko 535 zuhaitzekin (haltzak, lizarrak, haritzak, astigarrak eta sahatsak). Jarduera urtarrilaren 27an eta 28an eta otsailaren 9an eta 10ean egin zen; inbertsioa 4.420eurokoa izan da, BEZa barne.

Landareztatze-lanak urtarrilaren amaieratik otsailaren erdialdera arte egin dira, eta Bizkaiko udalerriko udalaren laguntza izan dute. Udal hori arduratu da bere taldearen jardunarekin bazterretako zenbait puntutan sastrakak kentzeaz.

Jarduketaren helburua ibaiertzeko berezko espezieak landatzea izan da, ibaiertzeko basoa ezartzen eta finkatzen laguntzeko, beste batzuen artean honako hauek lortzeko: beharrezko baldintzak ibaiak egoera ekologiko ona lor dezan, lurraldean korridore ekologiko gisa jardun dezan, ibilguak itzala izan dezan tenperatura kontserbatzeko eta faunaren presentzia erraztuko duen oxigeno-maila sustatzeko, ertzak finkatzeko, ibilguaren eta ertzaren arteko lotura naturala ahalbidetzeko, edo ur-goraldien emarien aurrean zimurdura hobetzeko eta ibaian behera narriadura ekiditeko.