URAk Gomeztegierreka errekaren gainean erabiltzen ez den zubi bat kendu du Muxikan

0

URA Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikiak, Muxikako Gomeztegierreka zeharkatzen zuen eta erabiltzen ez zen zubi bat eraitsi eta kendu du. Jarduera otsailaren 23an egin zen, eta 3.751 €-ko inbertsioa egin zen, BEZa barne.

Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean egin da jarduera, eta URAri eskatu zaio eraispena eta kentzea. URA arduratu da sortutako hondakinak eraitsi eta kudeatzeaz, eta Lurgaia da ibilguaren ertzak landareztatu dituena.