Bizkaiko emakume hautetsien V. Batzarrak omenaldia egin die COVID-19 garaian lehenengo lerroan egon diren emakumeei

0

Gernikako Batzar Etxean egin den Bizkaiko Emakume Hautetsien V. Asanbladak omenaldia egin die azken urtean pandemiari lehen lerroan aurre egin dioten emakume langileei. Hainbat lan-sektoretako ordezkari diren hemeretzi emakumek, Bizkaia osoaren aintzatespena jaso dute.

Jai eta aldarrikapen giroan, Bizkaiko Batzar Nagusiek, Emakundeeta EUDELekin batera (Euskal Udalerrien Elkartea) antolatu duten Batzarrak, pandemiaren egungo egoerak ezartzen dituen murrizketak izan ditu.

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak berbetan adierazi dauenez, oso garrantzitsua da urteroko topaketa hau egitea “gure espazioa eskatzeko eta berdintasunean oinarritutako gizarte baten aldeko borroka adierazteko”, azken urte honetan, batez ere. Izan ere, pandemiak “osasun, ekonomia eta gizarte arloan” izan dituen ondorioek eragin handiagoa izan dute emakumeengan, emakumeek “osasun arloko lanaren eta funtsezko zerbitzuen gainkarga” jasaten dutelako. Hori dela eta, Bizkaia osoak txalo beroa eskaini die gaur pandemiari egunero aurre egin dieten “emakume behargin guztiei”. Euren lanik gabe, “ezin izango geunkeen bizirik urten bizi dugun larrialdi honetatik”, azpimarratu dau.

Horren ostean, Bizkaiko bost udalerritako bost emakume hautetsik, sensibilitate politiko guztiak ordeztuz (Angela Eguia Liñero, EUDELeko Batzorde Betearazleko ordezkaria eta Gordexolako alkatea, EAJ-PNVkoa; Maite Ibarra Goti, Arrigorriagako alkatea, EH Bildukoa; María José Blanco Gavieiro, Portugaleteko alkateordea, PSE-EEkoa; Paula Amieva Clemente, Getxoko zinegotzia, Elkarrekin Podemosekoa; eta Natalia Aranduy Zuazagoitia, Getxoko zinegotzia, Alderdi Popularrekoa), Emakumeen Nazioarteko Eguneko, Martxoaren 8ko, Adierazpen Instituzionala irakurri dute, EUDELek (Euskadiko Udalen Elkarteak) egina eta Bizkaiko Batzar Nagusiek sinatua.

Idazkia irakurri ostean, Mertxe Larrañaga Sarriegi ekonomian doktore eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakasleak hartu du hitza, eta krisiek generoaren arloan daukien eragin desberdinaren gaineko bere ikuspegia azaldu du.

Ondoren, 19 emakumek, beste hainbeste kolektiboren ordezkari moduan (osasun arloko eta supermerkatuetako beharginak, suhiltzaileak, abeltzainak, farmazialariak, ikertzaileak, garbitzaileak, irakasleak, informatikariak, ertzainak, udaltzainak, garraio publikoko gidariak, garraiolariak, kazetariak eta hirugarren sektoreko ordezkariak), oroitzapen berezi bat jaso dute pandemia honetan lan egin duten emakume guztien omenez. Euskal Herriaren historia sinbolizatzen duen haritz-hosto bat daukan orratz bat.

Alderdi politiko nagusien ordezkari moduan, hauek hartu dute parte saioan: Itxaso Atutxa Atutxa (EAJ/PNV), Jasone Agirre Garitaonandia (EH Bildu), María Guijarro Ceballos (PSE-EE), Miren Gorrotxategi Azurmendi (Elkarrekin Podemos) eta Raquel González Díez (PP).

Gernikako ekitaldian hauek ere egon dira: Izaskun Landaida Larizgoitia Emakundeko zuzendaria; Foru Gobernuko ordezkaritza zabala, Ibone Bengoetxea, Elena Unzueta, Teresa Laespada, Lorea Bilbao eta Ainara Basurko (baieztatu),  diputatuak buru dirala.

OMENDUAK ORDENA ALFABETIKOAN

 

  • AGUILAR GARCIA, THAIS (Supermerkatuko langilea)
  • ALBIZU GALLASTEGI, OLAIA (Informatikoa)
  • ARRUTI GARAIZAR, GARAZI (Suhiltzailea)
  • AYALA MAZORRIAGA, LEIRE (Abeltzaina)
  • ERAZO PRESSER, FLAVIA MARINA (Farmazialaria)
  • García Etxaniz. Mari Jose (Erizaina)
  • GAZTAMBIDE SÁENZ, SONIA (Ikerlaria)
  • IRIBERRI PASCUAL, MILAGROS (Medikua)
  • JUNCAY MOROCHO, MARIA (Mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzailea)
  • SANTOS BALSERA, INOCENCIA (Garbitzailea)
  • LAISECA LARRIKETA, ANA (Irakaslea)
  • LANDA MOÑUS, VICTORIA DE JESUS (ERTZAINA)
  • MORAL GARCIA, EVA (UDALTZAINA)
  • MARTÍNEZ MORENO, Patricia (Autobus gidaria)
  • MURO BRETÓN, ARANTZA (Garraiolaria)
  • LAUZIRIKA GOIRIGOLZARRI, NEKANE (Kazetaria)
  • PALACIOS SAGARDUY, MARI LUZ (GURUTZE GORRIA)
  • SOTO MANCEBO, JOANA (DYA)
  • URBERUAGA BADIOLA, AMAIA (Elikagaien bankua)