Jaime Tapia magistratua Justizia Saileko aholkularia izango da

0

Jaime Tapia Arabako Auzitegiko Zigor Ataleko presidentea Justizia Saileko aholkulari izendatuko dute. Sailburuorde-maila izango du, eta martxoaren 31tik aurrera jardungo du sailburuorde gisa. Bere ardura Espetxeetako euskal eredua definitzea izango da, Eusko Jaurlaritzari espetxeen arloko eskumenak ematea adostu ondoren.

Jaime Tapiak duela 33 urte ekin zion bere ibilbideari. Zigor Zuzenbideko irakaslea da UNEDen 2011tik, eta adingabeetan eta jurisdikzio zibil eta penaletan espezializatuta dago.