Urkulluk positiboki baloratu ditu alderdi politikoekin izandako topaketak

0
Fuente: Irekia.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu duenez, lehendakariak hurbilketa- eta lankidetza-giroa sortzeko duen borondatea ez da bilera horiekin hasten edo amaitzen; aitzitik, borondate horri eutsiko zaio, pandemiak euskal gizarteari eragiten dizkion zailtasunen, ziurgabetasunaren eta beharren gaiarekin bat datorren jarrera delako. «Gobernuak entzuten jarraituko du, eta oposizioko taldeei erantzungo die. Lankidetza eraikitzailerako ateak zabalik jarraituko du”, gaineratu du.

Egindako bileretan, Gobernuak identifikatutako topagune zehatzetan aurrera egin nahi izan da, gobernu-programa propioaren, alderdi bakoitzaren programen eta azaroko bileran aurkeztutako proposamenen artean. Lehendakariaren helburua lankidetza bultzatzea da, Gobernuak erabateko gehiengo parlamentarioa duen legegintzaldi honetan. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren asmoa topaguneak erraztea da, bizi garen une delikatu eta zail hauetan.

Voxekin izandako bilerari buruz, Bingen Zupiria bozeramaileak esan du autobazterketa bat dela. Zupiriaren arabera, ez du zentzurik legebiltzar-taldeen «osasun-kordoi politikoa» kritikatzea eta bere buruari «erakundeen osasun-kordoia» aplikatzea, Lehendakariarekin hitz egiteari uko eginez. Gainera, gaineratu du kontraesankorra dela orain arte inbestidura saioan, kontrol osoko bilkuretan eta azaroko lehen bileran izandako jarrerarekin, Vox parlamentariak berak positiboki baloratu baitu.

PP-Ciudadanos koalizioko ordezkariarekin izandako bilerari dagokionez, Bingen Zupiriak esan du PPren «ekarpena» onartutako Aurrekontuari aurkeztutako zuzenketa partzialak ematea izan dela. » Egia esateko, PPk osoko zuzenketa aurkeztu zion Aurrekontuari eta ez zuen Gobernuarekin hitz egin eta negoziatu nahi izan. Izan ere, hala aurreratu zuen PPk berak komunikabideen aurrean egindako agerraldi publikoan, 2021 Aurrekontuaren negoziazio prozesua hasi aurretik», azaldu du. Bestalde, lehendakariak informazio zehatza eman du honako gai hauei buruz: Legebiltzarreko akordioak; programak eta lehentasunak kontrastatzearen ondorioz akordiorako eman diren aukerak; Covid 2020 eta 2021 funtsen laburpena; Europako funtsak eta zuzeneko laguntzen kudeaketa; txertaketaren egoera. Hala, Zupiria sailburuak azpimarratu du Lehendakariak lankidetzarako egindako eskaintzak zehaztasun handiagoa duela orain.

Elkarrekin Podemos eta EH Bildu legebiltzar-taldeekin gaur egindako bilerei dagokienez, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du Lehendakariak Jaurlaritzako sail guztiekin lan egin duela bi legebiltzar-taldeei eman beharreko dokumentazioan. Hala, programak eta lehentasunak kontrastatzeaz gain, eta talde bakoitzarekin Legebiltzarrean egindako akordioen zerrenda emateaz gain, Lehendakariak honako dokumentazio hau ere prestatu du bilerei begira: urtebeteko pandemiari buruzko hausnarketa; txertaketa-plana; Lehentasunak suspertze ekonomikoaren, enpleguaren eta elkarrizketa sozialaren eremuan; Europako Funtsak… » Gobernuak egindako lan horren guztiaren eta prestatutako dokumentazioaren edukiak helburu bera du: elkarrizketa eta lankidetza sustatzea eta erraztea», esan du Zupiriak.