Bingen Zupiria: «Ez dirudi hau unerik egokiena denik jendea futbol-topaketa batera gonbidatzeko»

0

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, Lehendakariak Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoekin izandako bilerak baloratzeko agerraldian, Errege Kopako finalak jendaurrean jokatzeko aukera aztertzeko biharko deitutako bilera ere izan du hizpide.