Elorrion PCR probak egingo dira

0

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten ari diren zaintza- eta kontrol-lanen esparruan, herritarren laguntza eskatzen dute, eta behean zehazten den biztanle-multzoari PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

 

NORTZUK?

ELORRIOKO herritarrak, 19 eta 65 urte bitartekoak

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Herritar guztiek hitzordua eskatu beharko dute telefono hauetara deituta:

  • Elorrioko Osasun-zentroa: 94 623 80 70
  • Osakidetzako Osasun Aholkua: 900 20 30 50

NOIZ ETA NON?

Baheketa gaur, martxoak 22, astelehena,  hasiko da (16:00etatik aurrera) eta, ziuraski, asteazkenean, martxoak 24, amaituko da. Probak Polikiroldegian (Gallastegi kaleko 2. zk. – Sarrera: Niceto Urkizu kaletik) egingo dira, 09:00etik 21:00era.

 

Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

 

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazi nahi die COVIDekin bateragarriak diren sintomak badauzkate, hala nola sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea, beren etxeetan bakartzeko eta osasun-zentrora deitzeko.

Baheketa egiten zaien pertsonek ez dute isolamendurik beharko probaren emaitza izan arte. Hala ere, sintomak dauzkatenek edo aurretik isolatuta daudenek ez dute baheketara joan beharko; osasun-zentroarekin harremanetan jarri beharko dira.

 

 

Galdakao, 2021eko martxoaren 22a