Kopako programazio berezia Athletic Clubeko kanal digitaletan

0

Athletic Clubeko kanal digitalek programazio berezia egingo dute datozen hiru egunetan, zale guztiak Realaren aurkako finalaren azken ordura hurbiltzeko asmoz.

Konexioak bihar, osteguna, 19:00etan hasiko dira, entrenamenduaren eszenatokitik, eguneko aktualitatearen errepasoa eginez eta lehoien saioaren lehen zatia jarraitu ahal izango da.

Ostiralean, set-a La Cartujako estadiora joango da, 19:15etik aurrera Iker Muniain eta Marcelino Garcia Toralen prentsaurrekoak zuzenean bizitzeko, finalaren aurreko entrenamenduaren lehen minutuak ikusi aurretik.

Eta larunbatean, konexio bereziak egingo dira kontzentrazio-hoteletik 13:00etan, 15:00etan, 17:00etan eta 19:00etan, taldearen azken orduarekin eta eduki berezien emisioarekin, eta, 21:00etan, La Cartujako berdegunetik, lehoien etorreraren eta partidaren aurreko beroketaren irudiekin.

Zuzeneko emanaldiak Athletic Clubek Youtuben duen kanal ofizialean, bere webgunean eta app ofizialetan eta Twitter eta Facebooken bidez jarraitu ahal izango dira.