Lasesarreko zelaian soropil berria jartzeko lanak egingo dira

0

Lanak denboraldia amaitzean hasiko dira, eta prest egongo da zelaia lehiaketei berrekiteko. Jon Andoni Uria Auzoetako eta Hiriko Obra eta Zerbitzuak Arloko zinegotziak eta Iñigo Asensio Barakaldo Kirolakeko presidenteak gaur goizean aurkeztu dute jarduera hantxe bertan. Aurten, berritu dute haren fatxada ere, ura iragaztea eragiten zuten egiturazko arazoak antzeman ondoren.
Lasesarre futbol-zelaiak 105 x 68 metroko joko-azalera du, belar naturala eta 8.000 laguneko edukiera.  2003an jarri zuten soropila, eta bere bizitza erabilgarria amaitu zaionez, beste belar bat jarri behar da dagoenaren ordez. “Gainera, belarraren sustraitze-geruzaren profila hobetzeko, lurraren planimetria zuzentzeko eta dagoen drainatzearekin tartekatutako gainazaleko drainatze berri bat egiteko ere aprobetxatuko da”, adierazi du Uriak.

Lursail berria lehen kalitateko kirol-lurretako haziz eta  ongarriz ereingo da,  astiro-astiro askatuz . “Behin lan horiek eginda, gutxienez 60 egun igaro beharko dira jokalekua berriro erabili ahal izateko”, esan du Uriak.