#BalkoiZurigorriak lehiaketaren irabazleak

0

Joan den larunbateko Kopako finalaren aurreko egunetan ehunka athleticzalek euren argazkiak bidali zituzten taldea animatzeko #BalconesZurigorris eta/edo #BalkoiZurigorriak hashtag-ekin. Klubeko sare sozialetatik abiatutako lehiaketak ikusgarritasun handiagoa eman nahi zion partida handien bezperan gure zaleek egin ohi duten ekintzari. Ekintzak kanal ofizial guztietan eta peñakide guztien irudiak jasotzeko posta-kontuaren bidez izan duen eragina oso handia izan da, eta horietako asko erantsitako bideoan jasotzen dira.

Parte hartzaile guztien artean, bi kamiseta ofizialen zozketa bidezko irabazleak @jjsebal eta @amoascenmunoz izan dira.

Balkoiaren sari berezia Irati Etxeparek eta bere izeko zahar Lore Etxebarriak irabazi dute.