Bilboko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du Poza Lizentziatuaren kalean izan ziren liskarrengatik

0

Bilboko Udaltzaingoak, gaur goizean, gizonezko bat atxilotu du, 21 urtekoa, Poza Lizentziatuaren kalean joan den zapatuan gertatutako liskarretan parte hartzeagatik. Liskarrok errege-koparen aurretik izan ziren: edukiontzi bat erre zuten, beste gorabehera batzuen artean.

Atxiloketa gaur goizean izan da, 12:00etan. Kriminalistika Orokorreko Ikuskaritzako agenteek egin dute, Bilboko Udaltzaingoaren Komisaria Nagusian, Miribillan. Gizonezko horri Desordena Publikoen delitua, Ondasun Publiko eta Pribatuetako kalteak eta Bide-Segurtasunaren aurkako delituak egozten zaizkio.

Ertzaintzarekiko polizia-koordinazioari esker eta herritarren lankidetzari esker (ikerketarako laguntza eman dute gertatutakoen bideoak eta irudiak helaraziz), Bilboko Udaltzaingoak aukera izan du liskarretan parte hartu zutenetako bat topatu eta identifikatzeko.

Atxilotua epailearen esku utzi dute dagoeneko eta Bilboko Udaltzaingoaren Kriminalistika Orokorreko Ikuskaritzak ikertzen jarraitzen du. Atxiloketa gehiago gerta litezke.