Yeray Alvarezen, Yuri Berchicheren eta Peru Nolaskoainen mediku txostenak

0

Yeray Alvarez eta Yuri Berchiche ordezkatu egin behar izan zituzten atzo Anoetan jokatutako partidan, eskuin hankako muskulatura iskiosuralean mina zutelako. Beste ebaluazio kliniko bat eta proba osagarriak egingo zaizkie lesioen garrantzia zehazteko.

Bestealde, datorren astean Peru Nolaskoain jokalariari ebakuntza egingo diote, kirurgia artroskopikoaren bidez, eskuineko orkatilan dituen arazoak konpontzeko.