Donostiako Udalak Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin bat egin du

0

Eneko Goia alkateak, udal zinegotziekin batera, harrera egin dio ijito herriari, gaur, apirilak 8, Ijito Herriaren Nazioarteko Egunean, Udaletxeko Udalbatza aretoan. Bertan Agifugi, Kamelamos Adiquerar, Romi Bidean eta Fundación Secretariado Gitano elkarteetako kideak egon dira. Ijito Herriaren bandera Udaletxean jarrita egongo da.

Ekitaldian adostutako adierazpena irakurri dute eta ‘Djelem Djelem’ ijito ereserkiaren bideoa proiektatu da eta Gipuzkoako ijito herriaren imajinario kolektiboa aintzat hartzeko egindako gurpila aurkeztu da.

Irakurri duten komunikatuan Ijito Herriak eskatu du: “garai hauetan, Nazioarteko Egun honetako ospakizunean, gure herriarekiko batasuna, aitorpena, elkartasuna eta errespetua landu behar ditugula; izan ere, oraindik herri diskriminatua, jazarria eta gaizki tratatua gara”.