Partaidetzazko Aurrekontuen bozketa fasea hastear da Barakaldon

0

Bozketa faseari ekingo diote Barakaldoko Partaidetzazko Aurrekontuek datorren astean. Alkatetza, Gobernu Irekia, Turismoa eta Berrikuntza Arloko zinegotziak Amaia del Campo alkatearekin batera  aurkeztu du ekimena. “Hau da prozesuaren urratsik hunkigarriena, herritarrek iritzia emateaz gainera, hilotan jasotako proposamenetatik  lehentasunezkoak zeintzuk diren erabaki ahal izango baitute”, adierazi du alkate Amaia del Campok, bide batez gogoratuz, aurten osasun-krisira egokitu behar izan dela proiektua, “eta horregatik erabakiko genuela Partaidetzazko Aurrekontuen 2,2 milioietatik 1,6 milioi koronobirusaren ondorioek gehien kaltetutako familia eta sektpre barakaldarrei laguntzeko proiektuetarako”.

Ondorengo sei alorrotara bildutako 554 proposamen jaso zituen Udalak egitasmoaren lehenengo fasean: Gizartea, Enplegua eta Ekonomiaren suspertzea; Adinekoak; Mugikortasun jasangarria; Adinekoak; Gazteria, eta Kultura eta Hezkuntza.   “Oraingoan ere, oso baikorra izan da barakaldarren erantzuna. Erronka ez zen erraza, eta oso pozik gaude. Hona hemen jaso ditugun proposamenak: asia segururako aire zabaleko espazio publiko gehiago; herritarrei laguntzeko auzo-sare bat sortzea; herritarrei teknologia berrietarako sarbidea errazteko espazioak estaltzea; adinekoei laguntzeko programak; topalekuak eta gazteentzako topagune seguruak sortzea; bizikletak erosteko dirulaguntzak, besteak beste”, aurreratu du alkateak. “Asko dira, ikus dezakezuenez, jasotako proposamenak, eta horregatik nire eskerrik zintzoena adierazi nahi diet barakaldarrei, Barakaldorekiko agertu duten inplikazio eta konpromisoagatik”, eskertu du.