Arantxa Tapiak argitu du euskal upategientzako laguntzarik ez dela faltako

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak gaur goizean argitu duenez, euskal upategientzako laguntzarik ez da faltako; izan ere, funts propioekin edo Estatuko funtsekin sektore horri ere lagundu ahal izateko lanean ari dira.

Kazetarien galderei erantzunez, eta gaur goizean agertu diren informazioak zehaztuz, (esan baita Estatuak enpresei emango dizkien laguntzek ez dutela kontuan hartuko ardogintza sektorea), Tapia sailburuak azpimarratu du ez dela egia erabat baztertuta daudenik. «Sektoreen zerrenda zehaztea autonomia-erkidegoen esku geratzen den honetan, gai hori aztertzen ari gara, eta, Ministerioak upategiei zuzeneko laguntzak ukatu zizkienez, beste laguntza-lerro batzuk ere aurreratu ditugu, funts propioekin».

Gainera, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak oso ondo ezagutzen duela euskal upategiek bizi duten krisi egoera, HORECA kanalaren banaketa arazoak direla eta. Ildo horretan, krisiak jotako sektoreei laguntzak emateko Euskadiko Gobernuaren konpromisoa ekarri du gogora, eta esan du ardogintzarako ez direla faltako.