Woody Allenen filma berriro bizi ahal izateko ibilbide interaktiboa azaldu da

0

Woody Allenen azken filma, “Rifkin’s Festival”, Donostiari eta zinema klasikoko zuzendari bikainei egindako omenaldia da. Donostia Turismoak sortutako ibilbide interaktiboak filmeko protagonista sentitzera eramango gaitu, hiriari Woody Allenen eta Vittorio Storaroren ikuspegitik begiratuta.

Cristina Lagék, Turismo zinegotziak, azpimarratu duenez, «horrelako ibilbide bat antolatu izana, Woody Allenen unibertsoan zuzenean sartzearen sinonimoa da. Bere kategoriako zuzendari batek Donostia erabili izana bere filma ‘margotzeko’, gure hiriaz are gehiago harrotzen gaitu, eta horregatik gaude hain pozik jarduera hau aurkezteaz«.