Barakaldo Lagunkoia egitasmoak parte-hartzeko prozesuari ekin dio

0

Gero eta hiri lagunkoiagoa izan nahi du Barakaldok adinekoekin, eta horregatik jarri zuen abian 2019an Barakaldo Lagunkoia egitasmoa  udalerriko hogei adinekok baino gehiagok osatutako talde eragile batez eratua, eta urte bat baino gehiago daramate helburu horretan lanean.  Gaur goizean joan dira alkate Amaia del Campo eta Gizarte Ekintzako zinegotzi Mikel Antizar eragile taldeak astero egiten duten batzarrera, eta han ezagutu dute adinekoek euren kolektiboari buruz, hiriari buruz eta hiriko zerbitzuei buruz herritarrek duten iritzia jakiteko prestatu duten galde-sorta. Gaurtik eskura daiteke galde-sorta Barakaldoko adinekoen zentroetan, kultur etxeetan, kiroldegietan, hiri lagunkoien sarearen barnean diren saltokiak eta www.barakaldo.eus udal webgunean.

Galdetegiak hainbat eremu biltzen ditu galdera bati erantzuteko:   nolakoa da Barakaldon bizitzea adineko  batentzat?   Horren erantzuna jakiteko, aire zabaleko eremuei, garraioari, etxebizitzari, gizarte-partaidetzazko eremuei, osasunari, gizarte-zerbitzuei eta abarrei buruzko hainbat galdera prestatu dira.

“Behin baino gehiagotan egon naiz bilduta eragile taldea osatzen dutenekin, beren ondorioak eta kezkak azaldu dizkidate, haiek uste duten gauzei buruz hitz egin dugu, gure hiriak behar dituen gogoetak partekatu ditugu, eta gaur guztiei zorionak eman nahi dizkiet egindako lanagatik.  Eskerrak eman nahi dizkiet, batez ere, gure hiriko adineko  guztien izenean”, adierazi du Del Campok.   “20 pertsona horiek modu altruistan eta beren hiria modu atseginagoan eta erosoagoan bizitzeko toki bat egiteko helburuz egindako lanaren ondoren,  uste dut  prestatu duten galde-sorta betez itzuli behar diegula herritarrok ahalegin hori.  Eskerrak emateko hori baino modu hoberik ez dagoela uste dut”, gaineratu du.