Migratzaile, errefuxiatu eta etxegabeei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren txertaketa inklusiboaren estrategia berrikuntza politikoaren Europako sarietarako proposatu dute

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

The Innovation in Politics Institutek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi dio migratzaile, errefuxiatu eta etxegabeentzako duen txertaketa inklusiboaren estrategia nazioarteko erakunde horrek urtero ematen dituen sarietako baterako hautatu dutela. “Txertaketa inklusiboaren protokoloa”, esan diete Euskadiko agintariei jakinarazpenean, “sarietarako proposatu dute, gizarte-kohesioaren, giza eskubideen eta osasun publikoaren sustapenean laguntzen duen neurri eredugarria dela uste baita”.

Politikako berrikuntzarako sariek, urtero, Europa osoko ordezkari politiko sortzaileen lana aintzatesten dute, “zeinak nabarmendu egiten baitira egungo erronkei irtenbide berritzaileak emateko orduan duten ausardiagatik”. Proiektu berritzaileak Europako balioetan oinarrituta saritzen dira, besteak beste gizarte-orekan, demokrazian eta giza eskubideetan oinarrituta, “afiziliazio politikoa eta lurralde-eskala gorabehera”.

Pasa den ekainaren 1ean, Osasun Sailak, Osakidetzaren bidez, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Migrazio eta Asiloko Zuzendaritzaren bidez, Migra Covid sareko ia 90 elkarteak bildu zituzten; sarea pandemian sortu zen, pertsona kalteberenen eta Euskadiko Osasun Zerbitzuaren “radarretik kanpo” zeudenen beharrei arreta emateko. Topaketa horretan, txertaketa-protokolo bat aurkeztu zen eta, hartan, etxegabeak eta Euskadin osasun publikorako sarbiderako txartelik ez zeukaten pertsonak jasotzen ziren.

Bi lan-ildori jarraitzen zitzaien. Etxegabeen kasuan, osasun-kontrola zailagoa izanik, gizarte-baliabideen zentroetara joaten da, besteak beste jantoki eta aterpetxeetara, erabiltzaileen txertaketa in situ egiteko. Bestalde, bigarren ekintza-ildoak Migra Covid sarearen elkarteen koordinazioa du. Elkarte horiek interesdunen datuak hartu eta Osakidetzari ematen dizkiote; Osakidetzak, aldi berean, zentroetako txertaketa-zerrendetan sartzen ditu, adin-tartea kontuan hartuta, gainerako biztanleekin egiten den bezala.

Europako sariak 2017tik

Politikako berrikuntzarako sariak 2017an sortu ziren, “urtero Europa osoko proiektu berritzaileak ohoratzeko, haien afiliazioa eta lurralde-eremua gorabehera”, dakar sarien web-orriak. Herritarrek eratutako epaimahai batek, Europako 1.000 pertsonak baino gehiagok eratzen dutenak, proiektuak ebaluatu eta irabazleak zein diren erabakitzen du; horretarako, proiektuen berrikuntza, parte-hartzea eta jasangarritasuna balioesten ditu. Sariak bederatzi kategoriatan ematen dira: erkidegoa, demokrazia, digitalizazioa, ekologia, ekonomia, hezkuntza, giza eskubideak, bizi-kalitatea eta covid-19aren aurreko estrategiak.

Finalista guztiak, abenduan, biltzar eta ospakizun-gala batean batuko dira; hartan, proiektu irabazleak iragarriko dira eta saria jasoko dute.

2017tik, guztira 4.000 europar baino gehiagok 289 finalista eta 33 irabazle hautatu dituzte, Europa osotik aurkeztutako 1.500 proiekturen artean.