Urkulluk Ignacio Subijana, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren presidentea hartu du

0

Iñigo Urkullu Lehendakariak Ignacio Subijana, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren presidentea, hartu du, gaur goizean, Ajuria Enea jauregian.

Bileran, elkarlanerako eta lankidetzarako elkarrekiko prestasunaz gain,  Gobernu Kontseiluak berriki hartutako erabakiaren arira, Justizia Administrazioaren digitalizazioari buruzko gaiak jorratu dituzte. Era berean, espetxeen transferentzien kudeaketaren erronkaz mintzatu dira. Bi aldeen intereseko politika sektorialei buruzko beste gai batzuk ere jorratu dituzte.

Azkenik, Lehendakariak adierazi du interesa eta kezka duela Espainiako Estatuko justizia-administrazioaren noraeza dela-eta, Botere Judizialeko, Konstituzio Auzitegiko eta Auzitegi Goreneko organoak berritzeko akordiorik lortu ezin delako.