Zallako mendialdean erori den gizon bat erreskatatu dute

0

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Zallako Aranguren auzoan, mendialdean, erreka bat zeharkatzen ari zenean erori zen gizon bat erreskatatu zuten atzo arratsaldean. Osakidetzaren helikoptero batek eraman zuen gizona Gurutzetako ospitalera.

Arratsaldeko ordu biak aldera, Zallako Udaltzaingoak jakin zuen gizon bat erori egin zela Zallako udal-barrutiko Aranguren auzoan, mendialdean, erreka bat zeharkatzen ari zenean. Istripua gertatu zen lekura lehenengo Udaltzaingoa hurbildu zen, eta gero Ertzaintza, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak eta Alonsotegiko eta Amurrioko babes zibileko teknikariak. Era berean, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero bat eta Osakidetzaren beste bat ere mobilizatu zituzten.

Suhiltzaileek euren ibilgailu bateraino eraman zuten biktima, eta handik Osakidetzaren helikopteroa zegoen lekura eraman zuten. Helikopteroak arratsaldeko lauak aldera eraman zuen zauritua, 51 urteko gizona, Gurutzetako ospitalera.