Motxilak pertsonalizatzeko tailerra izango da Azpeitian

0

Hilaren 18an, motxilak pertsonalizatzeko tailerra eskainiko dute Ekoetexean, 8 urtetik gorakoei zuzenduta. Bertan, parte hartzaileek pinturarekin norbere gustura motxilak pertsonalizatzen ikasiko dute. Bi txanda izango dira 10:00etan eta 11:30ean eta doakoa bada ere, plaza mugatuak daudenez, beharrezkoa da hilaren 16a baino lehen izena ematea. Horretarako 943-81 24 48 telefonora deitu edo museo@ingurugiroetxea.org helbidera idatz daiteke.