Bingen Zupiria: «Txertaketa itxaropenerako arrazoia da, baina ez dezagu ahaztu behar pandemian jarraitzen dugula eta zuhurtziaz bizi behar dugula»

0

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote gaur Radio Euskadi-ko “Boulevard” saioan. Bertan, zuhurtasunari eutsi behar zaiola esan du, «pandemian jarraitzen dugulako». Gainera, neurriak betetzeko erantzukizun indibiduala eskatu du.