Azpeitiko jolas eta ikuskizunetarako gonbidapenak eskuratu daitezke

0
Uztailerako osatutako egitarauaren baitan, haurrentzako parkea zein musika bandaren pasodobleen kontzertua, Juan Antxieta Musika Eskolako txistularien eta Banda gaztearen kontzertuak, Hodei Magoa eta hordar eskulturen tailerra izango dira. Covid 19aren baitako prebentzio neurriak betetzeko aforo mugatua izango dute ekintzen, eta bertara joan nahi dutenek aurrez gonbidapenak hartzea beharrezkoa da.

Uztailaren 20an, Betharram eta Perdillegiko jolas guneetan, haurrentzako parkeak egongo dira egun osoan zehar. Hala Betharrametan 3 urtetik 10 urte bitartekoentzako jolasak izango dira, eta Perdillegin 10 urtetik gorakoenak. guztira, gune bakoitzean 5 txanda izango dira. 10:30ean, 12:00etan, 15:30ean, 17:00etan eta 18:30ean hasiko dira eta ordu eta erdiko txandak izango dira. Ahalik eta haur gehienek jolasteko aukera izan dezaten, bakoitzak txanda baterako sarrera eskuratzeko aukera izango du.

Uztailaren 21ean, Hodei magoaren ikuskizuna izango da Soreasu antzokian. Hurregoo egunean, uztailaren 22an, goizean, 11:30etan hasita hondar eskultura tailerra eskainiko da Plazan. honetarako ez da aurrez gonbidapenik hartu behar, egunean bertan hartuko dira datuak. Arratsean, Juan Antxieta Musika Eskolako txistulariek eta Banda Gazteak eskainiko dute kontzertua, 19:30ean hasita, eta ondoren, 21:30ean, Udal Musika Bandaren ohiko pasodobleen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da plazan. Hilaren 23an, berriz, Sanagustin kulturgunean, Broken Brothers Brass Band taldeak kontzertua eskainiko du; sarrerak salgai daude oraindik Kulturazen webgunean.

 

Gonbidapen eta sarrerak

Uztailak 20, egun osoan, Betharram eta perdilegin : Jolas parkeak

3-10 urtekoen Betharramerako gonbidapenak: 

1. txanda: 10:30ean

2. txanda: 12:00etan

3. txanda: 15:30ean

4. txanda: 17:00etan

5. txanda: 18:30ean

 

10 urtetik gorakoen Perdillegiko parkerako gonbidapenak: 

 

1. txanda: 10:30ean

2. txanda: 12:00etan

3. txanda: 15:30ean

4. txanda: 17:00etan

5. txanda: 18:30ean

Uztailak 21, 19:00etan, Soreasu antzokian

Hodei magoaren ikuskizuna

Uztailak 22, 11:30ean, Plazan

Hondar eskultura tailerra (ez da aurrez gonbidapenik hartu behar)

Uztailak 22, 19:30ean, Plazan

Musika Eskolako Txistulariak+banda Gaztearen kontzertua

Uztailak 22, 21:30ean, Plazan

 Pasodoble kontzertua: Udal musika banda

Uztailak 23, 20:00etan, Sanagustinen

BROKEN BROTHERS BRASS BAND taldearen kontzertua. Sarrerarekin.