Elkarrizketa sozialeko mahaiko genero-berdintasunerako taldeak berdintasun-planak negoziatzeko trebakuntza bultzatzea erabaki du

0

Gaur goizean, Elkarrizketa Sozialeko Mahaiko genero-berdintasuneko taldea bildu da. Talde honen helburua lan-arloan emakumeen eta gizonen berdintasunerako urratsak ematea da. Taldea 2019ko otsailean sortu zen, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria buru zela, eta bertan ordezkatuta daude CCOO eta UGT sindikatuak, Confebask eta Eusko Jaurlaritzako lan-saila, Lan Harremanetarako Kontseiluaren (LHK) laguntzarekin. Harrezkero, talde hau lanean ari da enpresen berdintasun-planak sustatzeko, negoziazio kolektiboan genero-berdintasuna bultzatzeko eta Soldata arrakala murrizteko Estrategia eta  eta Plan operatiboa garatzeko helburuarekin.

Gaurko bileran gizarte-eragileek genero-berdintasunaren arloan dituzten lehentasunak aztertu eta jarduera-proposamenak aurkeztu dituzte. Zehazki, bi lan-arlo bultzatuko dira: batetik, sindikatu- eta enpresa-erakundeen eremuan berdintasun-planak negoziatzeko prestakuntzan aurrera egitea, eta, bestetik, berdintasun-batzordeetara joatea enpresetan berdintasun-planak negoziatzeko.

Era berean, emakumeen eta gizonen arteko Euskadin indarrean dauden hitzarmen kolektiboetan berdintasunak duen egoerari buruzko azterlanaren aurrerapena aurkeztu da, Lan eta Enplegu Sailak bultzatuta.

Hori guztia, lan-eremuan genero-berdintasunean aurrera egiteko eta, horrekin batera, soldata-arrakalaren aurka borrokatzeko estrategia globalean aurrera egiteko; izan ere, 2021-2025 aldirako plan operatiboa prestatzen ari da.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak azpimarratu du soldata-arrakala egiturazkoa eta dimentsio anitzekoa dela, eta, beraz, azpimarratu du arazo konplexua dela, globala, eta zerikusia duten eragile guztien inplikaziotik etorri behar duela soluzioa