Aritzbataldeko pistako lanen hasiera Zarautzen

0

Aste honetan hasi dira Aritzbataldeko pista berritzeko lanak. Astean zehar, kantxako goiko metalezko egitura garbitzeko aurreko lanak egin dira, baita publizitate-kartelak kendu ere; izan ere, obra amaitzean, pareta margotu eta publizitate-kartelak berrituko dira.

Zarauzko Udalak MONDO IBÉRICA, S.A.U enpresari esleitu dizkio lurra berritzeko lanak, 148.340,22 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne), eta gehienez ere sei astez luzatuko dira. ARQAWA arkitektura estudioko Ion Vicente Waliño zarauztarrak idatzi du proiektua.

Leire Arana (EAJ) Kirol zinegotziak gogorarazi duenez, “20 urte dira Aritzbataldeko pistako zoladura aldatu ez dela. Ukaezina da berritu egin behar dela; izan ere, Zarauzko saskibaloiko eta eskubaloiko taldeak oso maila altuetan lehiatzen ari dira beren kategorietan, eta egoerak eskatzen duen mailan dagoen instalazio bat behar dute. Egurrezko zoru berri bat instalatzeaz gain, merkatuko onenetako bat, porteriak eta saskiak aldatuko ditugu, eta publizitate horma txukundu eta megafonia sistema berrituko dugu. Aritzbataldeko pista berrituta, Zarauzko kirol instalazioak eta azpiegiturak hobetzeko lanean jarraitzen dugu, zarauztar guztiek erabili eta gozatzeko “.

Aritzbataldeko pistan jarriko den zoladura berria Mondoelastic – Hayaelastic motakoa da, hagako zurezko akabera duen sistema bat, polietilenozko xaflaz osatua, euskarri elastiko berdez (30 mm), kontratxapatu-geruza bikoitzaz (9 mm x 2), eta geruza anitzeko azken taula-geruza bat, 4 mm-ko lodiera duen geruza noblearekin (62 mm-ko 14), konformatuz. Berariaz kirol-erabilerarako diseinatutako sistema da; izan ere, haren laminek inpaktuen xurgapen-maila handia eta energiaren itzulera kontrolatua ahalbidetzen dute, barneko aire-kameraren deformazioaren bidez eta inpaktuaren ondoren hasierako posiziora itzultzeko gaitasunaren bidez.

Zoladura berritzeaz gain, megafonia-sistema berri bat jarriko da, larrialdietako irteerako ateak egokitu eta berriak jarriko dira, saskiak, ateak eta segurtasun-sareak berrituko dira, eta markagailurako metakrilatozko pantaila berri bat jarriko da.