Taxi bus zerbitzuaren ordutegi aldaketa Zarautzen

0

Uztailaren 23ko 35/2021 Dekretuak honako hau zehazten du: “EAEko hiru lurralde historikoetako bakoitza baino eremu txikiagoko garraio publiko oro, beranduenez, 02:00etan irten beharko da”. Ondorioz Zarauzko gaueko taxi bus zerbitzuaren ordutegiak aldaketak izango ditu.

Gaueko taxi zerbitzuaren ordutegi berria 22:00etatik 02:00etara izango da.