Gotzone Sagarduik prebentzio neurriak betetzeko eskatu dei euskal herritarrei, kutsatzeak geldiarazteko

0

Gotzone Sagardui Osasun sailburua Radio Euskadiko «Boulevard» saioan elkarrizketatu dute gaur goizean, eta kutsatzeak gelditzeko prebentzio neurriak betetzeko eskatu dio euskal gizarteari. «Portaerak eragina du pandemiaren bilakaeran, neurriak betetzea beharrezkoa da norbera eta ondokoak babesteko», adierazi du.

Osasun sailburuak azaldu duenez, birusa oso kutsakorra denez, eraginkorrak diren tresnekin babestu behar gara: txertaketa eta neurriak betetzea.

Sagarduik gaur egungo egoera epidemiologikoa aztertu du, eta azpimarratu du atzo zenbatu zituztela, pandemia hasi zenetik, kutsatze gehien, 1.801, eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua 682 dela. Datu horiek kontuan hartuta, Osasun Sailak eta Osakidetzak kasu positibo guztiak ahalik eta azkarren detektatzeko lanean jarraituko dutela adierazi du, baina azpimarratu du beharrezkoa dela gutako bakoitzak prebentzio-neurriak zaintzea eta errespetatzea, «eraginkorrak baitira»: maskara, pertsonen arteko distantzia, espazioen aireztapena eta aglomerazioak saihestea.