Ingurumenaren eguna – lehiaketa Zarautzen

0
Nazioarteko Ingurumen eguna ospatzeko, Zarauzko Udaleko Ingurumen sailak Eraztun Berde Urdinaren balioa islatzeko argazki eta marrazki lehiaketa antolatu zuen.
“Eskerrak eman nahi dizkiet parte hartu duten pertsonei, jasotako marrazki eta argazki guztiak oso onak izan dira eta. Bereziki eskerrak eman nahi dizkiet ikastetxeetako ikasgeletan jarduera hau burutzea proposatu duten irakasleei, ikasleen artean ingurumenarekiko kontzientziazio lana egiten laguntzen digute eta. Hauxe zen, izan ere, jarduera horren helburua eta asko pozten gaitu ikastetxeek zabalkunde honetan laguntzea, funtsezkoa baita ingurumena errespetatzea eta honen zaintzan heztea”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak.
Hauek dira lehiaketako irabazleak:
1. ARGAZKI LEHIAKETA
10-16 urte kategorian irabazlea: Amets (11 urte).
Argazkia: Martin pescador, Iñurritzako biotopoan.

16 urtetik gorako kategorian irabazlea: Alexander (16 urte)
Argazkia: Elur berdantza.

 

2. MARRAZKI LEHIAKETA
10 urte azpiko kartegorian irabazlea: Marek (9 urte)

 

Horrez gain, Eraztun Berde Urdinaren web orriko inkesta bete zutenen artean bi prismatiko zozkatu ziren. Hauen irabazleak Leire eta Izaro izan dira.