Athleticen denboraldi-aurreko lagunartekoen jarraipen handia Youtuben

0

Hirugarren urtez jarraian, Athletic Clubek lehen taldearen lagunarteko partida guztiak zuzenean ikusteko aukera eskaini die jarraitzaileei. Talde zurigorriaren Youtubeko kanal ofizialak lehoien prestaketako sei topaketak eman ditu, guztiak euskaraz eta gaztelaniaz jarraitzeko aukerarekin, eta, guztira, 722.963 ikustaldi izan ditu aipatutako emanaldi guztietan.

Amaitu berri den denboraldi-aurreko partidarik ikusiena Liverpool FC taldearen aurka Anfielden jokatutako partida izan da, Marcelinoren gizonek maila altuko prestakuntzari amaiera eman zioten partida. Euskarazko eta gaztelaniazko emanaldien batuketak 192.000 ikustaldi izan zituen, Youtuben Athletic Clubeko kanal ofiziala sortu zenetik gehien jarraitu den gizonezkoen lehen taldearen zuzeneko partida bihurtuz.

2021-22 denboraldi aurrea – Youtube Athletic

  • St. Gallen – Athletic Club. 82.339 ikustaldi
  • Athletic Club – Dynamo Kyiv. 116.713
  • Borussia Dortmund – Athletic Club. 140.295
  • Union Berlin – Athletic Club. 87.439
  • Southampton FC – Athletic Club. 104.179
  • Liverpool FC – Athletic Club. 191.998

Harrobiko lagunartekoak

Gizonezkoen lehen taldeaz gain, Athletic Clubek Bilbao Athletic eta CD Basconia taldeen estreinaldia eskaini du zuzenean Youtubeko kanalean, eta Lezamaren 50. urteurrena ospatzeko Athletic Clubeko eta Real Sportingeko Gazteen A taldeen arteko partida eskainiko du, baita Real Racing Cluben aurkako bigarren taldeko lagunartekoa ere, biak abuztuaren 14an (12:00etan eta 17:30etan, hurrenez hurren).