Gozatu San Mamesen Athleticen LaLigako estreinaldiaz

0

Bizi ezazu datorren astelehenean Athleticek Elx CFren aurka Alacanten jokatuko duen estreinaldia San Mamesetik.

Erdiko Eraztunak ateak irekiko ditu berriz ere partidaz gozatu nahi duten zaleentzako, aretoetan prestatutako pantailen bidez neurketa jarraitu nahi duten athleticzaleei girorik onenean bizitzeko aukera izan dezaten, eskaintza gastronomiko zabala dastatzen duten bitartean. Horrez gain, jokalari ohiekin solasaldia eta zozketa eta sariak izango dituzte.

Athletic Clubek bere instalazioetara sartzeko protokolo bat prestatu du, osasun arriskurik ez dakarrena, bere zaleek ekitaldiaz gozatu ahal izan dezaten COVID-19ren prebentziorako neurri soziosanitarioak betez. Plazak mugatuak izango dira, Eusko Jaurlaritzak ezarritako edukiera murrizketen arabera.

Gorde zure hitzordua eta Liga hasiera ahaztezina bizi! Razioak-edariak

San Mameseko gure gastronomia guneetatik partida jarraitzeko beste aukera batzuk: