AC Museoak errekorra hautsi du uda honetan

0

Uztailan eta abuztuan, Athletic Club Museoak bisita kopuru izugarriak lortu ditu. 25.370 lagunek aukeratu dute San Mames, museoa bisitatzeko eta zelaian zehar bira egiteko. Kopuru horrek iaz jasotako 7.972 bisitariak hirukoiztu ditu.

Azken hilabeteei dagokienez, bisitarien artean oso harrera ona izan duen berrikuntza nagusia AC Museora eta San Mameseko Tourrera bisita egiteko aukera izan da, lau hizkuntzatan sortutako azalpen-audiogida baliagarri batekin, bisitariaren gailu mugikorrean bertan 34 gune ezagutzeko aukera ematen duena. Horietan, multimedia edukietan oinarrituta, museoko eta estadioko gai interesgarrienetako batzuk azaltzen dira.

AC Museoa aukeratu duen jende gehiena estatukoa izan da (%86,5a), pandemiak eragindako ziurgabetasun-egoeragatik, neurri handi batean. Frantziako turistak izan dira ugarienak nazioartean (%4a).

25.000 bisitariren datua kopuru aparta izanik, suspergarria edo lasaiagoa da bisitariek AC Museoan eta San Mameseko Tourrean duten gogobetetasun-maila. Bisitaren amaieran egindako inkesten arabera, %95,7ak esperientzia ontzat edo oso ontzat jotzen du, eta %96,2ak senideei eta lagunei gomendatuko lieke.