P.U.P.P.Y. kanta aurkeztu dute

0

Guggenheim Bilbao Museoak P.U.P.P.Y. aurkeztu du, Gransan MC bilbotarrak sortu eta abestutako rap-kanta, Jeff Koonsen lan ospetsua biziberritu ahal izateko abian dagoen crowdfunding kanpainaren baitan egina. Museoaren ingurumarian grabatutako abesti berriak ‘ahotsa eman dio’ Puppyri Gransanen ikuspegi eta musika-estiloaren bidez. Kantak aipu eta keinu ugari egiten dizkio rap-munduari, eta dohaintza egiteko deia egiten die herritarrei.

Ekaina amaieran abian jarritako mikromezenasgo-kanpainaren xedea da Museoaren eta Bilboren ikur nagusienetakoa dugun 12 metroko Puppy lore-eskultura biziberritu ahal izateko behar diren funtsak biltzea. Puppyren altzairuzko eskeletoa, ureztatze-sistema eta loreak elikatzen dituzten barrualdeko geruza ezberdinak biziberritu ahal izateko 100.000 euro behar dira eta, orain arte, 28.000 bildu dira. Prebentziorako esku-hartze horren helburua etorkizunean obra baldintza bikainetan mantentzen jarraitzea da, baina, era bereran, ureztatzerako egunero erabiltzen den ur-bolumena murriztea eta mantentze-lanak iraunkorrago bihurtzea ahalbidetuko du.

https://vimeo.com/594562099/d2bba16322