Plaza hutsak, Musika eta Dantza Eskolan ikasteko aukera berri bat Donostian

0

3 eta 7 urte bitarteko ikasleentzat, Eskolak plaza hutsak ditu hainbat auzotako taldeetan, hala nola Herreran, Altzan, Añorgan, Antiguan, Intxaurrondon, Salaberrian, Urbietan eta Loiolako Erriberetan.

Herrerako egoitzak, gainera, instrumentu bat ikasteko aukera zabala eskaintzen du, ordutegi eta egun desberdinetan: biolontxeloa, kontrabaxua, tronpeta, tronboia, tuba, bonbardinoa, flauta, saxofoia, perkusioa eta bateria.

Eskolaren egoitza nagusiak, Atotxak, plaza hutsak eskaintzen ditu hainbat instrumentutan.

Gainera Dantza Klasiko, Dantza Garaikide eta Euskal Dantzako talde batzuetan oraindik ere aukera dago izena emateko.

Plaza eskaintza osoa ondorengo estekan ikus daiteke. Izangaiaren adina adierazi ondoren, aplikazioak eskuragarri dauden plazak erakutsiko ditu.

Eskaintzen diren plazetako bat ikaslearen nahietara egokitzen bada, zuzenean matrikulatu ahal izango da, hau da, zozketarik gabe, esteka honetan. Plazak eskaera ordenaren arabera esleituko dira, betiere matrikula ezarritako epean onartzen bada. Matrikula onartu ondoren, ikaslea Eskolara joan ahal izango da.

Ondoko irakasgairen batean izena eman nahi duten ikasleek posta elektronikoa idatzi beharko dute info@donostiaeskola.eus helbidera, ezinbestekoa baita eskatzailearen maila taldearen mailara egokitzen dela egiaztatzea.

 

  • Dantza Klasikoa, 8 urtetik aurrera.
  • Musika taldeak: banda, orkestra, big band, combo-ak, ganbera musika, instrumentu taldeak, ensembleak (klarinetea, saxofoia, flauta…)
  • Harmonia, Moldaketen Hastapenak, Musika Taldeen Zuzendaritza Praktikak, Inprobisazioaren hastapenak.
  • Irakaskuntza profesionalerako sarbidea prestatzeko taldea.
  • Goi mailako irakaskuntzetarako sarbidea prestatzeko taldeak.

Eskolako zerbitzuak

Eskola irailaren 1etik 6ra 8:00etatik 19:00etara bitartean zabalik egongo da. Irailaren 7an aldiz, ohiko ordutegia ezarriko da, hau da, 8:00etatik 22:00etara.

Administrazioan irailaren 1etik aurrera egun lektiboetako ordutegian, 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara, artatuko da.

Gelen erreserba aldiz, aurrez aurre, 943297830 zenbakian edo info@donostiaeskola.eus helbidera idatziz kudeatuko da.

Liburutegia itxita egongo da obrengatik beste abisu bat eman arte eta telefonoz erantzungo da 943297831 zenbakian. Ordutegia irailaren 1etik 6ra 09:30etatik 13:30etara izango da. Irailaren 7an aldiz ikasturteko ohiko ordutegia ezarriko da, astearte, asteazken eta ostiraletan, goizez, 10:30etatik 14:30etara eta astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiago: www.donostiaeskola.eus