Ostalaritza eta merkataritzako 36 establezimenduk Covid-19ari aurre egiteko inbertsioetarako diru-laguntza jaso dute

0
Ostalaritza eta merkataritzako 36 establezimenduk Covid-19ari aurre egiteko inbertsioetarako diru-laguntza jaso dute

Covid-19aren ondorioz ezarritako osasun protokoloak betetzeko merkataritza eta ostalaritza establezimenduek eginiko inbertsioak lagundu ditu diruz udalak. Guztira 26.695,64€ bideratu dira herriko ekonomia sustatzera, laguntza horren bidez.

Azpeitiko Udalak Covid-19ak eragindako osasun alarma egoerari aurre egin eta ezarritako protokoloei erantzuteko, merkataritza eta ostalaritza zerbitzuek egin beharreko inbertsioen laguntza deialdia egin zuen udaberrian. Hala, laguntza esleituta, 36 establezimenduri lagundu zaie diruz osasun alarma egoerari aurre egiteko beharrezko ekipamendu, inbertsio edo inbertsi azterketak egiteko. Laguntza horren helburua da, herriko merkataritza eta ostalaritza sustazeaz gain, herriko ekonomia indarberritzea.

Sustapen ekonomikorako diru- laguntzen deialdia, irekita
Azken urteotan bezala, aurtengoan ere herriko sustapen ekonomikorako laguntzak abian jarri zituen udalak. Diru laguntza lerro horren bidez, Lehen sektorea eta zerbitzuentzara 200.000€; Industria proiektu estrategiko edo berritzaileak sustatzeko 160.000€; ekintzailetzara 65.000€ eta azpeitiarren kontratazioetarako 75.000€ bideratuko dira,
Laguntza horietarako eskaerak egiteko epea urriaren 31n bukatuko da.