Bost urte egin ditu Rataplán jaialdiak antzerkia Barakaldoko kaleetara eramanez

0

Itzuli zaigu Barakaldora aurtengoan bosgarren urteurrena duen Rataplán kale-antzerki jaialdia. Eta horren berezia den edizio honetan, 8 doako ikuskizun eskainiko dizkie jaialdiak herritarrei Eskulturen plazan.  «Bost urte bete ditu aurten Rataplánek, eta horrek Udalak herritar ororentzako doako kultur ekintzak programatzearen alde egindako apustua erakusten du, pandemiaren ondoriozko eragozpenak ere gainditu baititu, koronabirusetik babestutako jarduerak eginez», adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria arloko zinegotzi Nerea Canterok.

Aurten, astebeteko antzerki ekitaldiak izango dira, astelehenetik, hilak 20, hasi eta igandera, hilak 26, arte.  Egunero izango da antzezlan bat arratseko 19:30ean, ostiralean izan ezik, orduan beste bigarren bat izango baita 23:00etan.

Ikusleen edukiera mugatzera behartu du Udala Covid-19ak eragindako egoerak, bertaratutakoen segurtasuna bermatzeko. Horrela, bada, ikuskizun bakoitzerako gonbidapenak www.barakaldo.eus jaso beharko dira, zeinak zuzeneko estekak dauzkan on line Billeto plataformara sartzeko (Udan Bai! programan erabilitako sistema bera). Datorren astelehenetik, hilak 13, jaso ahal izango dira gonbidapenak. Ikuskizun bakoitzean 220 toki egongo dira.

8 konpainiaren lanekin dator Rataplanen oraingo edizioa, gehienak bertakoak, baina baita Kataluniatik eta Andaluziatik etorriak ere. Horrez gain, Barakaldo Antzokiaren laguntzaz osatu da programazioa, karteldegiko bi ikuskizun sustatu baititu Circo Escena 2021 zirkuituaren bidez, bai eta Zirku domoko zirku-tailer bat ere, irailaren 26an egingo dena.

Astelehenean, hilak 20, altxatuko da lehenengo aldiz oihala Konika Koletiboaren La Punta de mi Nariz antzezteko.   Asteartean, hilak 21, ikuskizunek aurrera jarraituko dute Barsantiren, Legea Gu Gara- somos la Ley lanarekin.  Asteazkenean, hilak 22, Hortzmugaren Bidearen Amaieran ¿ Al fin del Camino. Ostegunean, hilak 23, helduko da Malas Compañíasen Zirkus.

Ostirala, hilak 24, berezia izango da, bi saio emango direlako. 19:30ean, Trapu Zaharraren Por hacer un favor… 23:00etan, ostera, Zirku Zaurreren Kobr3 antzezlana.

Larunbatean, hilak 25, Mur konpainiaren De Tú a Tú. Igandean, hilak 26, amaituko da Rataplán jaialdia, Chicharrón Circo Flamencoren Sin Ojana obrarekin.

«Oso programazio berezia dela uste dut, oso maila handikoa, eta  gonbidapenetako bat eskuratzera eta kaleko antzerkiaz gozatzera animatu nahi ditut barakaldarrak», esan du Canterok, eta eskerrak eman dizkie arlo horretako langileei urte hauetan egindako ahaleginagatik, hain programazio interesgarriak lortzeko eta Barakaldo antzerki mailan erreferentzia izaten jarrai dezan.