Donostiako Udalak LGTBI+ giza eskubideen defendatzaileei harrera

0

Bianca Grabiela Rodriguez, COMCAVIS TRANS erakundeko zuzendaria, El Salvador, Nahil Zéron Cattrachas enpresako arduraduna, Honduras eta Jorge López de Oasis Guatemala, gure hirira iritsi dira Mugen Gainetik erakundeak gonbidatuta, «LGTBI+ kolektiboaren eskubideak defendatzen dituzten elkarteen nazioarteko I. topaketa» dela-eta, Donostian, Lankidetzaren Euskal Agentziak eta GFAk babestutako proiektu baten esparruan.
Mugen Gainetik elkartearen bidez, udalak proiektu hau babestu zuen 2020an: «Feministak, giza eskubideen defendatzaileak eta lgtbi erakundeek aliantza transfeministak eraikitzen dituzte eta El Salvadorren sexu- eta ugalketa-eskubideen defentsaren alde borrokatzen dute». Proiektu hori COMCAVIS TRANSek garatuko du.

Udaletxean egindako harreran, euren borroka pertsonal eta politikoa nolakoa den azaldu digute, eta esperientziak partekatzearen eta sareak sortzearen garrantzia azpimarratu, gorroto-krimenak gailentzea eragiten duen berezko botereen aurkako borrokan.

Amaitzeko, eskerrak eman dizkiete bai Udalari, bai Mugen Gainetik elkarteari, herrialde horietan bizi den egungo egoera ikusarazteko aukera eta esperientziak partekatzeko aukera emateagatik.

Harreran izan diren zinegotziek eskerrak eman dituzte, alde batetik, egindako bisitagatik eta Bianca, Nahil eta Jorgerekin partekatu ahal izateagatik, eskubide horien defentsan lan egiten duten pertsonak defendatzearen garrantziagatik.