Guggenheim Bilbao Insights sailaren bideo berria aurkeztu dute

0

Guggenheim Bilbao Museoak #GuggenheimBilbaoInsights ekimen digitaleko bederatzigarren bideoa aurkeztu du. Museoaren Arte-ardura sailaren gidaritzapean egindako bideo-sorta horretan, arte-arduradunek arteaz hitz egiten dute Museoaren Bilduman obraren bat daukaten zenbait artistarekin. Aitor Ortiz artista eta Marta Blàvia Museoaren arte ardurako laguntzailea dira Guggenheim Bilbao Insights saileko hizketaldi berriaren protagonistak.